Jules Supervielle | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Julio Luis Supervielle |
Jaiotza | Montevideo, 1884ko urtarrilaren 16a |
Herrialdea | Frantzia Uruguai |
Bizilekua | Uruguai Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Parisko 16. barrutia eta Paris, 1960ko maiatzaren 17a (76 urte) |
Hobiratze lekua | Oloroe-Donamaria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | hizkuntzalaria, poeta, itzultzailea, antzerkigilea, idazlea eta zientzia-fikzio idazlea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Jules Supervielle (Montevideo, 1884ko urtarrilaren 16a - Paris, 1960ko maiatzaren 17a) uruguaiar frantziar olerkaria izan zen.
Bere gurasoak Jules txikitan hil ziren eta osaba-izebekin bizitzera joan zen. 1894an Frantziara joan ziren. Literaturan aritu zen eta Lehen Mundu Gerran borrokatzera joan behar izan zuen. Gerra amaitu ondoren olerkigintza argitaratu zuen berriro. Poesian surrealismoaren aurka agertu zen eta idazkera automatikoa baztertu zuen, baina poesia modernoaren beste teknika batzuk erabili zituen. 1940ko hamarkadako literatur mugimenduen eta René Char, Henri Michaux, Saint-John Perse edo Francis Ponge bezalako autoreen aitzindaria izan zen.