Julie Taymor (Newton, Massachusetts, 1952ko abenduaren 15a) antzerki, opera, musikal eta zinema zuzendari estatubatuarra da. The Lion King musikalaren zuzendaria izan zen, lan horri esker bi Tony sari irabazi zituen, jantzi-zuzendari onenaren eta ekoizpen musikal baten zuzendari onenaren saria, kategoria horretan aintzatetsitako lehen emakumea izanik.