Jumeirah palmondoa | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | Uharte artifizial, Uhartedi eta Itsasoari irabazitako lur |
Azalera | 5,6 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 25°06′28″N 55°08′15″E / 25.1078°N 55.1375°E |
UTC ordua | UTC+04:00 |
Honen parte da | Palm Islands (en) |
Estatu burujabe | Arabiar Emirerri Batuak |
Arabiar Emirerri Batuetako emirerri | Dubai |
Ur-gorputza | Persiar golkoa |
Leku geografikoa | Palm Islands (en) |
Jumeirah palmondoa edo Palm Jumeirah (arabieraz: نخلة الجميرة) Arabiar Emirerri Batuetako Dubai hirian egindako uharte artifiziala da. Uhartea, enbor amankomun bat, palmondoaren hamazazpi orri eta kanpoaldeko babes dikeaz osaturik dago.
Uharteak 5,6 kilometro koadroko azalera dauka, eta Dubain eraikitako lehen uharte artifiziala izan zen. Eraikuntza lanak 2002an hasi ziren eta ehunkada metro kubiko harea eta lur erabili ondoren, etxebizitza eta hotelen eraikuntzarekin hasi ziren 2006an. Proiektua 2008an amaitu zuten.