Junior Eurovision Abesti Lehiaketa Junior Eurovision Song Contest Concours Eurovision de la Chanson Junior | |
---|---|
Mota | Abesti lehiaketa |
Sorrera | 2003ko azaroaren 15a |
Sortzailea | Bjørn Erichsen |
Iraupena | 1 Ordu eta 45 minutu (2003) 2 ordu (2009–2013, 2020) 2 ordu eta 15 minutu (2005–2008, 2017) 2 ordu eta 30 minutu (2014–2016, 2018–2019) |
Hizkuntzak | Ingelesa eta frantsesa |
Ekoizlea | Europako Irrati-Telebista Batasuna |
Banatzailea | Eurovision |
Webgunea | Webgunea |
Junior Eurovision Abesti Lehiaketa edo Junior Eurovision (ofizialki ingelesez Junior Eurovision Song Contest eta frantsesez Concours Eurovision de la Chanson Junior) 2003an hasita Europako Irrati-Telebista Batasunak (EBU) urtero antolatzen duen abesti lehiaketa bat da, EBUren kide diren emisoreentzat zabalik dagoena. Urtero Europako hiri desberdin batean egiten da, baina hiri berean lehiaketa behin baino gehiagotan antolatu daiteke. Lehiaketak Eurovision Abesti Lehiaketarekin antzekotasun asko ditu, eta horren izena hartzen du. Parte hartzen duten telebista bakoitzak artista edo talde bat bidaltzen du, lehiaketaren egunean 9 eta 14 urte bitarteko kideak dituena, eta 2 minutu 45 segundo eta 3 minutu arteko abesti original bat abesten dute gainontzeko sarreren aurka lehiatzeko.