Junts per Catalunya | |
---|---|
Buruzagia | Albert Batet |
Bozeramailea | Eduard Pujol |
Sorrera | 2017eko azaroaren 13a (aliantza modura) |
Egoitza nagusia | Calàbria kalea, 169, 1. pisua Bartzelona, Katalunia[1] |
Ideologia politikoa | Zentrismoa[2] Zentro eskuina[3][4] Errepublikanismoa Independentismoa[5] Kataluniar abertzaletasuna Liberalismoa Sozioliberalismoa Liberalismo kontserbadorea Pertsonalismoa Europeismoa |
Ereserkia | Junts pel President (Presidentearengatik elkar) |
Koalizioa | PDeCAT CDC JxC (2018ko uztailetik)[6][7] Independenteak |
Eserlekuak erakundeetan | Espainiako Diputatuen Kongresuan 8 / 47 5 / 23 3 / 59 32 / 135 369 / 947 2.799 / 9.077 5 / 41 |
http://www.juntspercatalunya.cat/ | |
Maila handi batean, Junts pel Sí (JxSí) ordezkatzen du.[10] |
Junts per Catalunya (JxC)[11] (euskaraz: «Batera Kataluniagatik») 2017ko azaroan Katalunian sortutako koalizio politiko bat da,[12][13] kataluniar independentista,[14] non independenteez gain, CDCko zein PDeCATeko kideak barneratzen diren ere.[15][16] Helburutzat du Kataluniaren independentzia lortzea, eta Carles Puigdemont Kataluniako presidente berriz hautatzea, koalizioaren buru dena.[17]
2019ko otsailean, PDeCATeko buru den David Bonvehík bere alderdia JxC-en siglapean aurkeztuko zela adierazi zuen, Hauteskunde Orokor, Munizipal zein Europarretara, bai eta bestelako alderdi independentistak barneratuko zituenaren ideia helarazi ere.[18]
Acció per la República alderdia (Errepublikaren Aldeko Ekintza), Junts per la República (Errepublikaren Alde Elkarrekin) taldeak sortutakoa eta JxC-en barruan kokatutakoa,[19] 2019tik aurrera koalizioaren barruan aurkeztuko da ere.[20]