Junts per Catalunya | |
---|---|
Bozeramailea | Elsa Artadi |
Idazkari nagusia | Jordi Sànchez |
Sorrera | 2020ko uztailaren 18a (alderdi bezala) 2018ko uztailaren 11a (erregistroan)[1] |
Egoera | ▲5,128[2] (Afiliatu-kopurua) |
Egoitza nagusia | Etorbide Diagonala, 505, 2. pisua 1.a Bartzelona, Katalunia |
Ideologia politikoa | Ororen alderdia[3][4] Independentismoa[5] Abertzaletasuna Aldebakartasuna Zuzeneko demokrazia Ustelkeriaren aurkakoa Sozialiberalismoa Kontserbadurismoa</ref>https://cronicaglobal.elespanol.com/politica/que-es-junts-catalunya_538314_102.html |
Ereserkia | [Betiko hautsitako esteka]Junts per fer. Junts per ser. (Egiteko, elkarrekin. Izateko, elkarrekin) |
Kideak | CNxR (2020–2020) PDeCAT (2020–2021) AxR EV–AV RI DC MES SI Independenteak |
Eserlekuak erakundeetan | Europako Parlamentuan 1 / 61 Espainiako Diputatuen Kongresuan 7 / 48 3 / 24 35 / 135 |
junts.cat |
Junts per Catalunya (euskeraz, Batera Kataluniagatik) edo bakarrik Junts[6][7] (JxC)[8] 2020ko uztailean aurkeztutako alderdi katalan eta independentista da, Kataluniako lehendakari ohi den Carles Puigdemonten eskutik. 2020ko uztailaren 2an aurkeztu zen alderdia, Kataluniako Europar Alderdi Demokrata edo PDeCATekin izandako tira-biren ondorioz, eremu post-konbergentearen isla den Junts per Catalunya aterki-koalizioaren birmoldaketaren testuinguruan.[9][10]
Alderdiaren fundazio-kongresua uztailak 25aren eta urriak 3ren artean emango da,[11] Elsa Artadik eta Marta Madrenasek, uztailaren 18an, korporazio-izaera berri osoa eta korporazio-irudi berri guztiak, logo eta erabilera arrunterako kolore berria barne, lehen aldiz publikoki erakutsi ostean.[12][13] Hala ere, kontutan hartu beharrekoa da alderdia Espainiako Barne-Ministerioan 2018ko uztailetik dagoela inskribaturik,[14] eta, beraz, alderdi hau ez dela JxC koalizioarekin konfunditu behar.
Alderdi berri honetan, Carles Puigdemontez gain, Crida Nacional per la República (CNxR) (JxC-en barruan integratutakoa; esaterako, Jordi Sànchez edo Elsa Artadi),[15][16][17][18] Acció per la República (AxR),[19][20] Els Verds–Alternativa Verda (EV–AV)[21] eta PDeCATetik alde egindako bazkide ugari agertzen dira (Jordi Turull, Josep Rull eta Joaquim Forn, adibidez),[18][22][23] Reagrupament (RI) alderdi politiko txikiaren kasu.[24] Era berean, Independente modura, Demócrates de Catalunyako (DC) zein Herri Batasuneko Hautagaitzako (CUP) izenak (bereziki Poble Lliure jatorrikoak) ere agertu dira.[25][26] Alderdiaren helburua 2017an huts egindako independentismoaren alderdi bateratu bat sortzea da, "katalanismoaren ardatz zentral" modura, "gidaritza" argi batenpean.[18]
Esan bezala, alderdiaren jaiotza JxC koalizio zaharra oraindik bizirik dagoen testuinguruan bizitzera beharturik dago, Puigdemonten eta PDeCATen arteko tira-biren ondorioz; izan ere, lehenak alderdi-izena eskuratu badu ere,[27] azkenekoak mantentzen ditu hauteskunde-eskubide eta diru publikoa jasotzeko titularitatea.[28]