Jupiter Ascending (euskaraz Jupiter Helmuga) 2015eko Wachowskitar estatubatuar zinema zuzendariek zuzendutako zientzia-fikziozko filma bat da. Channing Tatum, Mila Kunis, Sean Bean, Eddie Redmayne eta Douglas Booth aktoreek antzeztu zuten.
Filmaren eszena oso labur bat Bilboko itsasadarran eta Guggenheim Bilbao Museoaren inguruko paisaietan oinarritua dago. Filmaketa labur hauek 2014eko maiatzaren hasiera aldera burutu ziren.