Jurgi II.a Greziakoa (grezieraz: Γεώργιος Βʹ, Βασιλεὺς τῶν Ἑλλήνων, Geórgios Βʹ, Vasiléfs ton Ellínon; Atenas, 1890eko uztailaren 19a - ib., 1947ko apirilaren 1a) Greziako erregea izan zen. Konstantino I.a bere aitak erregetzari uko egitean izendatu zuten errege, baina Venizelosen mugimendu errepublikarrak kargutik kendu zuen 1923an. Kondylisen erreferendumaren ondoren berriro deitu zuten errege izan zedin; Metaxasen eskuetan utzi zuen gobernua, eta hark diktadura ezarri zuen. 1941ean alemaniarrek Grezia hartu zutenean, erbestera ihes egin zuen eta 1946 arte ez zen itzuli, Damaskinosen erregeordetzaren ondoren. Paulo bere anaia izan zen Georges II.aren ondorengo.