Jurgi Kintana | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1975 (49/50 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Familia | |
Aita | Xabier Kintana |
Hezkuntza | |
Tesi zuzendaria | Joseba Agirreazkuenaga |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, historialaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Kidetza | Udako Euskal Unibertsitatea |
Jurgi Kintana Goiriena (Bilbo, 1975). Historian doktorea, EHUko irakaslea eta UEUko kidea da. Oxfordeko Unibertsitateko ikertzaile bisitaria izan zen 2007-2008 ikasturtean. Gaur egun, EHUn ari da lanean Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolan, Leioa-Erandioko Campusean.
Batez ere Euskal Herriko historia kulturala eta intelektuala jorratu ditu. Historia alorreko zenbait ikerketa- eta dibulgazio-lan argitaratu ditu[1][2].
Doktorego-tesia 2006an aurketu zuen, Joseba Agirreakuenagaren zuzendaritzapean. Resurreccion Maria Azkueren lana sakon aztertu zuen horretan, ikerketa honetan: "Intelektualen sorrera eta bilakaera Euskal Herrian: Resurreccion Maria Azkue (1864-1951)".[3][4]
« | Proiektu bat zegoen Azkueren jarduera guztien atzean, eta proiektu hori zen euskara eta herri tradizioak hartu eta modernizatzea, bizimodu garaikiderako moldatzea; biziberritzea, azken batean. Horrek arlo asko zituen: euskara biziberritzeko sortu zituen euskarazko aldizkariak, hizkuntza estandarizatu bat; herri tradizioak biziberritzeko egokitu zituen ahozko tradiziotik hartutako kantu eta doinuak, hirian jotzeko... Bere proiektu guztien funtsa izan zen herri tradiziotik abiatuz euskal nazio kultural moderno bat sortzea, eta horrek lotzen ditu jarduera eremu guztiak. | » |
Jurgi Kintana Goiriena[5] |