Juri Alekseievitx Gagarin[1] (errusieraz: Ю́рий Алексе́евич Гага́рин, /ˈjʉrʲɪj ɐlʲɪˈksʲejɪvʲɪtɕ ɡɐˈɡarʲɪn/ ahoskatua; Klushino, Gzhatsk-etik gertu, 1934ko martxoaren 9a - Novosyolovo, 1968ko martxoaren 27a) Sobietar Batasuneko kosmonauta izan zen. 1961eko apirilaren 12an Gagarin espaziora bidaiatu zuen lehen gizaki izan zen, Vostok 1 espazio-ontziaren barnean Lurraren orbita bat osatu zuenean. Gagarinek nazioarteko ospe handia lortu zuen eta domina eta titulu asko jaso, Sobietar Batasuneko Heroia barne, bere nazioko ohorerik handiena.