Justo Garate | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bergara, 1900eko abuztuaren 5a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Mendoza, 1994ko uztailaren 2a (93 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea Berlingo Humboldt Unibertsitatea Parisko Unibertsitatea La Platako Unibertsitate Nazionala Friburgoko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, politikaria eta medikua |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Euskaltzaindia |
Izengoitia(k) | Eneko, Eneko Mitxelena, Eneko Zilueta, Elo, Elorregi eta Txeru Arriola |
Justo Garate Arriola (Bergara, Gipuzkoa, 1900ko abuztuaren 5a - Mendoza, Argentina, 1994ko uztailaren 2a) sendagilea, euskal gaietan aditua eta gaztelaniazko idazlea izan zen. Goitizen ugari izan zuen: «Eneko», «Eneko Mitxelena», «Eneko Zilueta», «Elo», «Elorregi», edo «Txeru Arriola».
Madrilen eta La Platan (Argentina) egin zituen medikuntzako ikasketak. Euskaltzain urgazle izendatu zuten, euskal kulturaren alde egin zuen lan handiarengatik. Espainiako Gerra Zibilaren garaian Argentinara erbesteratu zen.
Revista Internacional de los Estudios Vascos, Eusko Jakintza, Munibe, Gernika, Príncipe de Viana aldizkarietan eta Boletín Americano de Estudios Vascos eta Euskalerriaren Adiskideak elkarteko argitalpenetan eman zituen argitara lan aipagarrienak.
Doctor honoris causa izendatu zuen Euskal Herriko Unibertsitateak 1982. urtean. Mendozan (Argentina) bizi izan zen.