Ka "bizi indarra" da, giza izpirituaren osagai bat, bizitzaren printzipio unibertsal eta hilezkorraren zatitxo bat, egiptoar mitologiaren arabera. Antzinako egiptoarrentzat, izpirituaren osagaiak honako hauek ziren: Ib, Ka, Ba, Aj, Ren eta Sheut[1]. Joshua J. Markek adibidez, honela zerrendatzen ditu Khat gorputz fisikoaz aparte: Ka, Ba, Shuyet (Sheut), Akh (Aj), Sahu, Sechem, Ab (Ib). Ren delakoa ere aipatzen du, pertsonaren izen sekretua dena[2].
Antzinako egiptoarrek uste zuten arima bat (kꜣ eta bꜣ; Egipto. ahoskeran: ka/ba) zati askok osatzen zutela. Arimaren osagai horiez gain, giza gorputz bat ere bazegoen (giza gorputza, batzuetan pluralean aipatzen zena, gutxi gorabehera "gorputz-atalen batura" esan nahi duena).
Ka pertsona baten bikoitza zen[3].
Pentsatzen zenez, ka Jnumek sortua zen, bere buztingile tornuarekin, seme-alabetan utzia izateko hauen sorrera unean. Elementu honek, gizaki bakoitzari hilezkortasuna ematen zion, jainko bihurtzeraino, hala merezi izan balu, Lurreko bere bizitzan eginiko aparteko ekintza onen ondorioz.
ka janariaren bidez mantentzen zela ere uste zuten egiptoarrek. Ka-k, hildakoaren gorputzean jarrai zezakeen hildakoa momifikatuz gero; arrazoi honegatik, beharrezkoa zen hildakoei hilondura egitea, eta janari eskaintzak egin behar zitzaizkien hildakoei, hauek kontsumitzen zutena, janarien kaua zen arren, eta ez zati fisikoa.
Jainkoen eta faraoien ka euren gorputzei lotuta zegoen, gainontzeko egiptoar guztiek, euren ka, faraoiaren bidez lortzen zuten bitartean. Duateko etorkizuneko bizitzako baldintzak, Osirisen epaiketan hartutako erabakiaren araberakoak ziren.