Kabardino-Balkaria[1] (errusieraz: Кабарди́но-Балка́рия, translit.: Kabardino-Balkaria) edo Kabardino-Balkariako Errepublika[1] (errusieraz: Кабарди́но-Балка́рская Респу́блика, translit.: Kabardino-Balkarskaia Respublika; kabarderaz: Къэбэрдей-Балъкъэр Республикэ; karatxaiera-balkareraz Къабарты-Малкъар Республика) Errusiako subjektu federal bat da, errepublika bat zehazki, Iparraldeko Kaukason kokaturik dagoena. 12.500 km²ko eremua du eta 2010ean 859.939 biztanle zituen[2]. Hiriburua Naltxik da.
- ↑ a b Euskaltzaindia. (2008-05-30). 154. araua: Europako eskualde historiko-politiko nagusiak. .
- ↑ «Всероссийская перепись населения 2010 года. Том 1 2010eko Errusiako erroldaren emaitzak, 1. liburukia» Gks.ru