Kabiliera | |
---|---|
taqbaylit — Taqbaylit | |
Berbere hizkuntzen hedapena. | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Aljeria; Europako diasporan |
Hiztunak | 2,5 - 6 milioi |
Eskualdea | Kabilia |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza afroasiar hizkuntzak Amazigera Northern Berber (en) | |
Alfabetoa | latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-2 | kab |
ISO 639-3 | kab |
Ethnologue | kab |
Glottolog | kaby1243 |
Wikipedia | kab |
IETF | kab |
Kabiliera[1] (taqbaylit kabilieraz) batez ere Aljeriaren iparraldean mintzatzen den amazigeraren aldaera da. Hizkuntzaren izena Kabilia eskualdeari loturik[1] dago. Aljerian 2,5 - 6 milioi hiztun ditu; eta Europako diasporan ere mintzatzen denez, guztira 8 milioi inguru dira. Kabilieraren hiztunak hirueledunak dira eskuarki, arabieraz eta frantsesez ere jakin ohi badakitelako gehienek.
Irrati aljeriarraren bigarren programa kabilieraz ematen dute eta XX. mendearen amaieratik berezko literatura garatzen ari da. Hizkuntzaren erdigune tradizionala Tizi Ouzou da.
Lehen arabiar idazkera erabiltzen zen kabiliera idazteko; gaur egun, ordea, latindar alfabetoa dago hedatuago.