Kaffa

Kaffa
Motaprovince of Ethiopia (en) Itzuli
Geografia
Map
Koordenatuak7°N 37°E / 7°N 37°E / 7; 37

Kaffa Etiopiako hego-sartaldeko lurralde menditsua da, Sudanen mugan. Batez beste 2.400 m-ko garaiera du. Mendi-maldetan hazten da kafeondoa. Kafearen jatorria han dela uste da. Antzina erresuma burujabea izan zen. 1897-1899 bitartean Menelik enperadoreak lurraldea konkistatu zuen, eta hango biztanle gehienak esklabo egin zituen.

2021eko irailean, Kaffa herriak erreferenduma egin zuen eskualde berri bat sortzeko, Etiopiako 11.a, Hego-mendebaldea izenekoa eta Kaffa eta inguruko beste bost administrazio guneek osatua.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne