Kahanen batuketa-algoritmo

Kahanen batuketa-algoritmoa (edo batuketa konpentsatua) doitasun finituko koma higikorreko zenbakien baturan gertatzen diren zenbakizko erroreak gutxitzeko algoritmoa da, William Kahanek sortutakoa.

Doitasun finituko koma higikorreko zenbakiekin lan egiten dugunean, zenbakia adierazteko erabil dezakegun digitu kopurua mugatua da, ondorioz ezin dira zenbaki guztiak adierazi eta biribiltze eta trunkatze erroreak sortzen dira. Zenbaki askoren arteko batura egin nahi denean eta, bereziki, zenbaki handiei zenbaki txikiak gehitu nahi dizkiegunean, zenbaki txikiaren azken digituek ez dute eraginik izango baturan, galdu egingo dira. Galdutako digituek eta prezisioak, batukari askorekin, emaitzaren errorea handiegia izatera bultza dezakete eta, ondorioz, kalkulu zientifiko zehatzak beharrezkoak diren kasuetan, arazo izan daiteke.

Algoritmo honi esker, batuketa bakoitzean galdutako digituak gorde egiten dira bigarren aldagai batean, eta bildutako errore hori ondorengo batuketan eransten saiatzen da algoritmoa. Era honetan, galera txikien baturak esanguratsua izan daitekeen digitu batean eragin dezake egindako erroreak murriztuz.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne