Kahoot! | |
---|---|
Datuak | |
Izen ofiziala | Kahoot! AS |
Mota | softwarea, negozioa, kapital irekiko enpresa eta lineako zerbitzua |
Jarduera sektorea | Hezkuntzarako teknologia |
Herrialdea | Norvegia |
Jarduera | |
Eskumendekoak | Drops Inc. (en) |
Enplegatuak | 422 (2021) |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | aksjeselskap (en) |
Jabea | SoftBank eta Northzone (en) |
Ekonomia | |
Diru-sarrerak | 80.222.300 € (2021) |
Balore-burtsa | Oslo Stock Exchange (en) |
Historia | |
Sorrera | 2013ko uztailaren 10a 2011 |
webgune ofiziala |
Kahoot doako plataforma da, ebaluazio galdeketak sortzea ahalbidetzen duena ( aplikazioan edo web bertsioan eskuragarri dago). Tresnaren bidez, irakasleak ikasgelan lehiaketak sor ditzake, ikasgaia ikasi edo indartzeko, ikasleak lehian jarriz. Ikasleek ezizena edo erabiltzaile izena aukeratzen dute eta galdera sorta bati erantzuten diote gailu mugikorra erabiliz. Mila joko modu daude, taldeka edo banaka. Galdera multzoak sortutakoan, erabiltzaile guztiek eskura ditzakete, horrela berrerabil eta alda daitezke, ikaskuntza bermatzeko. Atzerako kontuaren denbora, irakasleak erantzunak alda ditzakez, baita aurkezpenean argazkiak edo bideoak gehitu ere. Azkenean, puntuazio gehien lortzen duenak irabazten du.
Ikasteko asmoko aplikazioa izan arren, erabiltzaile batzuek entretenimendu metodo gisa erabiltzen dute, kultura orokorrarekin, bideojokoekin, konpainia ospetsuen logotipoekin, eta mangarekin lotutako gaiei buruzko probak sortuta. Beste gai askoren artean, funtzio anitzeko zerbait bihurtu da beraz, hezkuntza eta jolas funtzioak betetzen dituena.