Kaio Julio Vindex | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | 25 | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Heriotza | 68 (42/43 urte) | ||
Heriotza modua | suizidioa: odolustea | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria eta militarra | ||
Gradua | soldadu |
Kaio Julio Vindex (latinez: Gaius Iulius Vindex; ? – 68) galiar jenerala izan zen. Gallia Lugdunensisko erromatar probintziako gobernaria zen, eta Neron enperadorearen kontrako matxinada baten buru izan zen. 68. urteko martxoan hasi zen matxinada, eta haren ondorioz beste batzuk sortu ziren Espainian, Afrikan eta Egipton. Erromatar osteek Germanian garaitu zuten Vindex, eta orduan bere burua hil zuen.