Kalamu (botanika) | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Rosales |
Familia | Cannabaceae |
Generoa | Cannabis |
Espeziea | Cannabis sativa Linnaeus, 1753 |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | Marihuana, Haxix, hemp fiber (en) ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Genomaren kokapena | plants.ensembl.org… |
Kalamua[1] (Cannabis sativa) Asiako Himalaian jatorria duen landare loreduna da. Osagai psikoaktiboak dituen espezie belarkara da, 66 sustantzia kannabinoide baino gehiago dituena.
Azpiespezie ugari dauden heinean, kannabinoide hauen ehunekoak oso aldakorrak dira, baina sustantzia nagusia THC edo delta-9-tetrahidrokanabinol izan ohi da. Orokorrean THC % 1eko kontzentrazioan aurkitu ohi da izadian, baina kontsumorako erabiltzen diren landareak (zeinen lehorturiko hostoak erabiltzen diren) % 3tik % 22ra joan daiteke. Haxix, hosto lehortu, olio eta erretxina moduan ere kontsumitu ohi da.
Gizakiok historian landare hau hainbat helbururekin landatu izan dugu; hala nola oihalak egiteko, hazietatik olioa lortzeko eta baita elikatzeko (orokorrean, THC gutxiko barietateak) ere. Urte luzeetan sendagintzarako (horren berri ematen duten erregistro idatziak daude K.a. 2737. urtekoak), psikotropiko bezala eta espiritu-kontuetan lanabes bezala erabilia izan da. Kalamuaren zuntzak oihalgintzarako, sokak egiteko eta papergintzarako erabiltzen dira. Bestalde, hazietatik lortutako olioa erregai bezala erabil daiteke, baita animalien elikagaiak prestatzeko ere.
Era berean, kalamu edo marihuana adierak kalamu-landare emeek ematen dituzten kukuluei dagokie.
Bere ezaugarri psikoaktiboak direla eta, herrialde gehienetan kalamua landatzea debekatuta edo mugatuta dago.
Lehenengo aldiz Lineok berak sailkatu zuen 1753an.