Kaldea

Kaldearen kokapena

Kaldea [1] (antzinako grezieraz: Χαλδαία, Kaldaia; akadieraz: māt Kaldu; hebreeraz: כשדים, Kaśdim; arameraz: ܟܐܠܕܘ, Kaldo) Babilonia hegoaldeko lurraldea izan zen, Itun Zaharrean askotan aipatua. Biblian ematen diren datuen arabera, Arabiako basamortutik Eufrates ibaiaren deltara bitarteko lurraldeak hartzen zituen. Gaur egun Irakeko hegoaldean dago.

  1. Euskaltzaindia. Antzinateko eskualdeen euskarazko izenak. .

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne