Kalitxe[1] kaltzio karbonatozko depositu edafiko gogortu bat da. Honek beste material batzuk zementatzen ditu, hala nola harea, buztina, legarra edo lohia.
Mundu osoan aurki daitezke kalitxeak, eskuarki eskualde idor edo erdi-idorretan, hala nola erdialdeko eta mendebaldeko Australian, Kalahariko basamortuan, Sonorako basamortuan, Atacamako basamortuan eta Estatu Batuetako Ordoki Handietako goi-lautadan.
"Kalitxe" terminoa latinezko calx (euskaraz: «kare») hitzetik dator. Ingelesez caliche, hardpan, calcrete edo duricrust diote. Indian kankar esaten zaio.
Txileko iparraldean eta Perun Atacamako basamortuan nitrato-gatzen biltegiei «caliche» dieten. Caliche Txile, Peru, Kolonbia eta Mexikoko biltegi buztintsuak ere izan daitezke. Gainera, hitza bauxita, kaltzedonia, kaolinita, kuartzita, laterita, nitratina eta opalo forma batzuk deskribatzeko erabili dute.