Kalkulua (hasiera batean kalkulu infinitesimal deiturikoa) limiteak, jarraitutasuna, deribatuak, integralak eta serie infinituak oinarri dituen matematikaren adarra da. Kalkuluaren elementu asko Antzinako Grezian agertu ziren lehenik, baita Txinan eta Ekialde Ertainean ere. Geroago, Erdi Aroko Europan eta Indian ekarpenak egin ziren. XVII. mendearen amaieran Isaac Newtonek eta Gottfried Wilhelm Leibnizek kalkulu infinitesimala biziki garatu zuten, bakoitza bere aldetik. Banakako garapen honek Leibniz-Newtonen kalkulu-eztabaida eragin zuen.
Kalkuluaren garapena eta zientzietan izandako erabilera hedatu egin ziren hurrengo mendeetan zehar. Gaur egun, kalkulua natur zientzia eta ingeniaritza askotan erabiltzen da, bai eta gizarte-zientzietan ere[1].