Kalmarko Batasuna Kalmarunionen | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1397 – 1523 | |||||||||||||
Monarkia | |||||||||||||
| |||||||||||||
Erresumaren kokapena 1500 inguru | |||||||||||||
Geografia | |||||||||||||
Hiriburua | Kopenhage | ||||||||||||
Kultura | |||||||||||||
Hizkuntza(k) | Daniera, alemana | ||||||||||||
Erlijioa | Katolizismoa | ||||||||||||
Historia | |||||||||||||
Sorrera | 1397 | ||||||||||||
Ezeztapena | 1523 | ||||||||||||
|
Kalmarko Batasuna[1] izenaz ezaguna da Eskandinaviako hiru monarkiak (Suedia, Danimarka eta Norvegia) bat eginda sortutako eskandinaviar estatua. Hiru monarkiak Margarita I.a Danimarkakoa buru zela batu ziren, 1387an Norvegia eta Danimarkako erregina izendatu baitzuten, eta Suediakoa 1397an.
Eskandinaviar erresumak, zenbait alditan XIV. mendean, ezkontzen bidez batasun politikoa lortzen saiatu ziren. Lehen batasuna, 1319an lortu zen, Suedia eta Norvegiaren artean. Aurrerago, hiru erresumak izan ziren Batasuneko zati, Margarita Danimarkakoa eta Hakon Norvegia eta Suediakoaren arteko ezkontzarekin. Hala eratu zuten gaur egungo hiru erresumak ez ezik, haien menpeko beste lurralde batzuk (Faroe uharteak, Islandia, Groenlandia eta Finlandia —Suediarena zena—) ere hartzen zituen eskandinaviar erresuma handi bat sortu zen.
Hala ere, eskandinaviar erresuma ez zen sendotu. Suediako aristokraziak Danimarkari ezinikusia zion, Danimarkak, batasunaren barnean, potentzia nagusitzat jokatzen baitzuen. Suediarren zenbait matxinadaren ondoren (1444-1446, 1464 eta 1521eko behin betikoa), batasuna 1523an desegin zen, eta Gustavo I.a Suediakoa aukeratu zuten Suediako errege. Danimarkak eta Norvegiak, berriz, batera segitu zuten 1814 arte.