Kamishibai

Kamishibai (japonieraz: 紙芝居??, hitzez hitz "paperezko drama") XII. mendean Japoniako budisten tenpluetan sortutako narrazioak kontatzeko modua da. Garai haietan populazio gehiena analfabetoa zelarik, monjeek, jendea erakartzeko, marrazkiak eta testuak konbinatzen zituzten emaki izeneko pergaminoak erabiltzen zituzten. Normalean, aktibitate honen atzean asmo pedagogikoa zegoen: istorioen bitartez monjek haien irakaspenak zabaldu egiten zituzten. Kamishibai bere horretan mendeetan gorde da.[1]

Kamishibai antzezpena Tokioko kaleetan.
  1. http://sustatu.com/1286959184

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne