Kan ha diskan Bretainako A capellako abesti modalitate bat da. Euskaraz "kantu eta erantzun" bezala itzul daiteke. Gutxienez bi abeslari behar dira tartekatzeko baina gehiago ere izan daitezke. Fest-noz motako jaietan asko abesten da. 2013an Kan ha diskan Frantziako Kultura Ondare Immaterialen Inbentarioan sartu zen.[1]