Kanbodiako Gerra Zibila

Kanbodiako Gerra Zibila
Gerraren egoera 1970ean.
Data1967ko martxoaren 11-1975eko apirilaren 17a
LekuaKanbodia
EmaitzaKanputxea Demokratikoaren sorrera
Gudulariak
1967-1970:
Kanbodia KFNB:
Kanbodia Khmer Gorriak
Kanbodia Khmer Rumdo
Kanbodia Khmer Viet Minh
1970-1975:
Kanbodia KFNB
Kanbodia Errege-gobernua
 Ipar Vietnam
Viet Cong

Nazioarteko laguntza:
 Txina
 Sobietar Batasuna
 Kuba
 Errumania
1967-1970:
Kanbodia Kanbodiako Erresuma:
Kanbodia Errege armada
1970-1975:
Kanbodia Khmer Errepublika:
Kanbodia Armada nazionala
 Ameriketako Estatu Batuak
 Hego Vietnam
Nazioarteko laguntza:
 India
 Kanada
 Frantzia
 Thailandia
 Australia
Buruzagiak
Kanbodia Pol Pot
Kanbodia Khieu Samphan
Kanbodia Ieng Sary
Kanbodia Nuon Chea
Kanbodia Son Sen
Kanbodia Norodom Sihanouk (1970era arte)
Kanbodia Lon Nol
Kanbodia Sisowath Sirik Matak
Kanbodia Long Boret
Ameriketako Estatu Batuak Richard Nixon
Hego Vietnam Nguyen Van Thieu

Kanbodiako Gerra Zibila (khmereraz: សង្គ្រាមផ្ទៃក្នុងកម្ពុជា) hego-ekialdeko Asiako herrialde horretan 1967 eta 1975 artean gertatutako gatazka armatua izan zen.[1] Vietnamgo Gerrarekin batera, Gerra Hotzean izan zen gatazka.

Gerra zibila 1967an hasi zen, Norodom Sihanouk printzearen monarkiaren garaian, Lon Nol mariskalak Kanputxeako Alderdi Komunistako ehunka kide sarraskitu zituenean. Erantzun gisa, azken honek Khmer Gorriak izeneko gerrilla bat antolatu zuen, Pol Pot buru zuena. 1970ean, Lon Nolek, Estatu Batuen laguntzarekin, Sihanouk printzea estatu kolpe baten bidez boteretik kendu zuen eta Khmer Errepublika sortu zuen, komunismoaren aurkako jarrera irekia hartuz, Hego Vietnamen alde eginez eta 1972an bere burua diktadore aldarrikatuz. Sihanouk printzeak orduan Kanputxeako Fronte Nazional Bateratua sortu zuen eta Khmer Gorriekin elkartu zen Lon Nol eta Estatu Batuen aurka borrokatzeko. Gerra zibila 1975eko apirilaren 17an amaitu zen Estatu Batuen erretiratzearekin, Khmer Errepublikaren erorketarekin eta KFNB eta Khmer Gorrien garaipenarekin, Kanputxea Demokratikoa izeneko errepublika sortu zutenak.

  1. (Gaztelaniaz) Relaciones internacionales. Facultad de Ciencias Políticas y Sociales, Universidad Nacional Autónoma de México.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne