Kandaharreko Nazioarteko Aireportua | |||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Kokapena | |||||||||||||||||||
Estatu burujabe | Afganistan | ||||||||||||||||||
Afganistango probintzia | Kandahar probintzia | ||||||||||||||||||
Hiria | Kandahar | ||||||||||||||||||
Koordenatuak | 31°30′26″N 65°51′01″E / 31.5072°N 65.8503°E | ||||||||||||||||||
Altitudea | 3.330 ft, itsas mailaren gainetik | ||||||||||||||||||
Historia eta erabilera | |||||||||||||||||||
Kudeatzailea | Ministry of Transport and Civil Aviation Afganistango Aire Armada Resolute Support Mission | ||||||||||||||||||
Izenaren jatorria | Kandahar | ||||||||||||||||||
Aireportua | |||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||
Zerbitzu hiria | Kandahar | ||||||||||||||||||
Webgune ofiziala | |||||||||||||||||||
Ahmad Shah Baba Nazioarteko Aireportua (paxtuneraz: د کندهار نړيوال هوايي ډګر, balutxiz: کندھار بالی پٹ) (IATA: KDH, ICAO: OAKN), lehen Kandaharreko Nazioarteko Aireportua deitua, Kandahar hiritik 16 kilometro hego-ekialdera dago, Afganistango hegoaldean.
Estatu Batuek 1960ko hamarkadan eraiki zuten USAID gobernu-agentziaren programa bati esker. Hasierako erabilera hipotetikoa, Sobietar Batasunaren aurkako gerra kasuan, aire-base aurreratu bezala erabiltzea izango zen. 1979an, Afganistango Gerraren garaian, sobietarrek aireportua erabili zuten eta hurrengo urteetan kalte larriak jasan zituen borroken ondorioz. 2001ean Estatu Batuek zuzendutako gerrak berriro kaltetu zuen.
2007an aireportuak berreraikitze prozesu bat amaitu zuen, hegaldi zibil eta militarrekin operazioak egitea ahalbidetu zuena.[1] Harrezkero, mota guztietako hegazkinak har ditzake, tartean Boeing C-17 Globemaster III bat edota Antonov An-225 Mriya bat. 2006az geroztik, Kanadako indar-armatuek zaindu zituzten instalazioak, baina NATOko beste armada batzuen presentzia etengabearekin.
Udan zehar, hauts-ekaitzak ohikoak izaten dira, eta horiek zaildu egiten dute zerutik aurkitzea, eta hori are larriagoa da pistaren eta inguruko basamortuko lurraren arteko kontraste txikiagatik. Gauez errazago ikusten da aireportuko argiztapenari esker.