Kanmu enperadorea (japonieraz: 桓武天皇 Kanmu-tennō , 737-806ko otsailaren 5a) Japoniako hamabosgarren enperadorea izan zen, oinordetza ordena tradizionalaren arabera.
Bere erregealdian, 781etik 806 arte iraun zuena, hiriburua, Narako Heijokyotik, lehenik Nagaokara, eta, ondoren, Heian-kyōra (平安京, gaur egungo Kyoto) eraman zen. Honek, Japoniako historiako Heian Aroaren hasiera adierazten du. Enperadore aktibo bat izan zen, gobernu antolakuntza berriak ezarri zituena eta herrialdearen iparraldeko Ezo tribuen aurka borrokatu zuen.