Kanoi-bazka

Kanoi-bazka[1] pertsona edo pertsona-talde bati buruzko esaera da. Normalean, oso gizarte-maila baxukoak izaten dira, eta inolako begirunerik gabe jasaten dituzte kalteak, heriotza barne. Hasiera batean, esaera hiltzeko arriskuan zeuden soldaduak edo tropak izendatzeko erabiltzen zuten.[2]

Kanoi-bazka metaforaren sorrerak behe-mailako soldaduei egiten die erreferentzia – bazka –, etsaien kanoien suaren elikagai baitira.

  1. Elhuyar Hiztegia
  2. (Gaztelaniaz) Salanova, Juan. Carne de cañón, frase hecha o dicho. in: Dicionario de Dichos y Frases Hechas..

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne