Kanpai-horma

Nafarroako Igantzi udalerriko San Migel Goiangeruaren elizaren kanpai-horma.

Kanpai-horma eraikin baten hormez gain bertikalki altxatzen den arkitektura elementu bat da, pinakuluan amaitzen dena. Kanpaiak jartzeko baoak izaten ditu, eta zenbait eliza eta baselizetan kanpandorre funtzioa ere betetzen du, baina, horiek ez bezala, kanpai-hormek ez dute barnealdeko sarbiderik.

Erromanikoarekin erabiltzen hasi ziren eta estilo honetako soiltasunaren ezaugarrietako bat da.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne