Kapitoliko triadaren eskultura-multzoa. Palestrinako Arkeologia Museo Nazionala. Kontserbatu diren hiru jainko-jainkosa horien adierazpen bateratu bakarra da. 1994an aurkitu zuten Erromako dell'Inviolata erromatar villaren indusketan (Parco dell'Inviolata, Guidonia Montecelion, Erromatik oso gertu).[1]Hirukoaren irudikapen manierista; Jacopo Zucchiren lana (1589 eta 1592 artean).
Triada edo Hiruko kapitolinoaerromatar erlijioko hiru jainko-jainkosa nagusien multzoari ematen zaion izena da. Monarkiaren garaitik, Tarkino Harroaren erregealdian, Kapitolino muinoan[2][3] (latinez Mons/Collis Capitolinus) ezarri zituzten triadaren hiru jainko-jainkosak hauek ziren: Jupiter Optimo Maximoa, Juno eta Minervarekin. Jainko-jainkosa hauek erromatar boterearen sinbolo izatera iritsi ziren[4].
Indoeuropar beste erlijio batzuetan bezala, erromatarren artean jainko-jainkosak hirunaka biltzeko joera nabaria zen, eta joera horren ondorioz, historian jainko-jainkosa desberdinekin osatu ziren hirukoak aurki ditzakegu. Dena den, Kapitolinoko hiruko klasikoa erlijio etruskoan zegoen hirukoa kopiatu zuela esaten da: Tinia eta Uni senar-emaztek eta Menrvak osatua[5][6].
↑Eugenio Moscetti, Il rinvenimento del gruppo scultoreo della Triade Capitolina nella villa romana dell'Inviolata (Guidonia Montecelio), in Atti e Memorie della Società Tiburtina di Storia e Arte LXVII, 1994, pp. 181-193. (ISSN 0394-1663)