Kapsula (mikrobiologia)

Zelulaz kanpoko egitura bakteriarrak: 1.-Kapsula, 2.-Muki-geruza, 3.-Biofilma


Bakterioen kapsula hainbat bakteriotan dagoen geruza zurruna da, gluzidoz osatutakoa, zelula hormaren gainetik dagoena. Bakterio Gram negatibo zein Gram positiboetan egon daiteke, eta baita legamia eta zianobakterio batzuetan ere.

Funtzio defentsiboa dauka eskuarki: kapsulak bakterioen birulentzia areagotzen du, immunitate-sistemaren zelulen fagozitosia oztopatzen duelako.

Beren egituraren arabera, gluzidoz osatutako eta zelula hormaren gainean dagoen material horri kapsula deritzo egitura trinkoa eta konpaktua badu, eta muki-geruza laxoa eta biguna baldin bada. Lehenengoa zurruna izanik, iragazgaitza da, muki-geruzak iragazkorrak diren bitartean. Ondorioz, Txinako tinta erabiltzen dugunean kapsulak tinta horren sarrera bakterio barrura oztopatzen du, eta horregatik eremu osoa iluna bada ere, kapsula dagoen lekuetan eremu argi bat agertzen da [1].

  1. Madigan M.T., Martinko J.M., Parker J. Brock Mikroorganismoen biologia (2007) E.H.U-ak euskaratua:87 orr. ISBN: 978-84-9860-026-1.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne