Karbonilo esaten zaio -C=O erradikal dibalenteari edo funtzio-taldeari[1]. Konposatu organiko anitzetan dago: aldehidoetan, zetonetan, amidetan, azil-haluroetan, imidetan eta azido karboxilikoetan. Halaber, karbonilo esaten zaio karbono(II) oxidoari trantsizio-metalekin estekatzaile moduan jokatzen duenean, adibidez, metal karboniloak edo nikel karboniloa.
Karbonilo taldearen erreaktibotasuna berarekin lotua den konposatuaren edo taldearen araberakoa da (askoz handiagoa aldehidoetan eta zetonetan)[2].