Karelia

Karelia
Motaeskualde historiko eta eskualde kultural
Geografia
Map
Koordenatuak63°N 32°E / 63°N 32°E / 63; 32
Estatu burujabe Errusia
Errusiako errepublikak Kareliako Errepublika
Ur-gorputzaItsaso Baltikoa
Itsaso Zuria
Onega
Ladoga
Finlandiako golkoa
Artikulu hau eremu geografikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Karelia (argipena)».

Karelia[1] (karelieraz, finlandieraz, eta estonieraz: Karjala; errusieraz: Карелия, Karelija, historikoki Корела, Korjela; suedieraz: Karelen) iparraldeko Europako eremu geografiko bat da, gaur egun, Finlandia (Ipar Karelia eta Hego Karelia) eta Errusiaren artean (Kareliako Errepublika eta Leningradoko Oblasta) banatua dagoena.

Historikoki, Kareliako zatiak, Suedia, Novgorod eta Errusiarenak izan dira, eta, administratiboki, sekula ez dute eremu batu bat osatu.

  1. Euskaltzaindia. (2008-05-30). 154. araua: Europako eskualde historiko-politiko nagusiak. .

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne