Karl Radek | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Karol Sobelsohn |
Jaiotza | Lviv, 1885eko urriaren 31 |
Herrialdea | ![]() ![]() ![]() |
Heriotza | Verkhneuralsk, 1939ko maiatzaren 19a (53 urte) |
Heriotza modua | giza hilketa |
Familia | |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Jagellondar Unibertsitatea |
Hizkuntzak | Yiddisha poloniera alemana errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria, unibertsitateko irakaslea, kazetaria, iraultzailea eta Preso politikoa |
Enplegatzailea(k) | III. Internazionala Moscow Sun Yat-sen University (en) ![]() |
Kidetza | Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren Batzorde Zentrala |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | 1905eko Errusiako Iraultza Matxinada Espartakista |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
![]() ![]() |
Karl Berngardovitx Radek (errusieraz: Карл Бернгардович Радек), sortzez Karol Sobelsohn (Lemberg, egungo Lviv, Ukraina, 1885eko urriaren 31 – Verkhneuralsk, 1939ko maiatzaren 19a), sobietar politikaria eta kazetaria izan zen. Poloniako Alderdi Sozialdemokratako kide egin zen 1901ean, eta 1905eko Errusiako Iraultzan borrokatu zen. Erbesteratu beharra izan zuen, eta komunismoaren aldeko artikulu ugari idatzi zuen Poloniako eta Alemaniako langile-aldizkarietan. Zimmerwald (1915) eta Kienthal (1916) hirietan bakearen alde egindako kongresuetan parte hartu zuen.
Purga Handian Stalinen aginduz atxilotua izan zen. Traizioaren salaketa jaso eta gero eta bi hilabete eta erdiko elkarrizketa eta torturen ondoren, bere burua erruduntzat hartu zuen.[1]. Nahiz eta hasiera batean Sobietar gobernuak, Radek beste preso batek hil zuela esan, urteak beranduago egon zen ikerketa bat eta gero, Lavrenti Beriak emandako agindu baten ondorioz kartzelan erail zutela argitu zen.