[1]Karl Schwarzschild (Frankfurt am Main, 1873ko urriaren 9a – Potsdam, 1916ko maiatzaren 11), alemaniar fisikari, matematikari eta astronomialari bat izan zen. Schwarzschildek hainbat oinarrizko ekarpen egin zituen fisikako hainbat arlotan. Teoria kuantikoaren aitzindarietako bat izan zen. Behaketa astronomialari zerikusia duten optika eta argazkigintza ikerketak burutu zituen, unibertsoa neurtzeko geometria ez euklidestarra proposatuz[2].[3][4]
Batez ere ezaguna da Einsteinen eremu ekuazioen soluzio zehatza aurkitzeagatik, grabitatea deskribatzen dutenak. Schwarzschilden soluzioak Schwarzschilden metrika eta Schwarzschilden koordenatuak erabiltzen zituen. Soluzio honek zulo beltzen existentzia aurreikusi zuen[5].