Karlomagno Saria (alemanez: Karlspreis; jatorrizko izen ofiziala: Internationaler Karlspreis der Stadt Aachen edo Akisgran Hiriko Nazioarteko Karlomagno Saria) Europako saririk entzutetsuenetariko bat da[1]. Lehendabizikoz 1950ean Akisgranen eman zuten Europako batasuna lortzeko pertsona baten lana saritzeko. Karlomagno enperadore frankoaren izena daraman sari hau normalean Igone egunean Akisgrango udaletxean eman dute.