Karlos III.a Frantziakoa | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
898ko urtarrilaren 3a - 922ko ekainaren 30a ← Odo (en) ![]() | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Péronne, 879ko irailaren 17a | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Heriotza | Péronne, 929ko urriaren 7a (50 urte) | ||
Hobiratze lekua | collégiale Saint-Fursy de Péronne (en) ![]() | ||
Familia | |||
Aita | Luis II.a Frantziakoa | ||
Ama | Adelaide of Paris | ||
Ezkontidea(k) | Frederuna (en) ![]() Eadgifu of Wessex (en) ![]() | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | |||
Leinua | Karolingiar leinua | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | latina | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | monarka |
Karlos III.a (879ko irailaren 17a – 929ko urriaren 7a), Bakuna (latinez Karolus Simplex izena zuelako) ezizenaz ezaguna, Lotaringia (911–919/23) eta Mendebaldeko Frantziako erregea (898–922) izan zen. Luis II.a Frantziakoaren hirugarren semea izan zen, hilondokoa.
Umea zela ezin izan zuen tronua aldarrikatu, frankoen alderdi batek sahestu ziolako. Ranulfo II.ak babestuta, 893an Reimesko katedralean koronatua izan arren, Oto Frantziakoa 898an hil arte ezin izan zuen botere guztia izan[1]
911 bikingoen buruzagia zen Hrolf Ganger menderatu ondoren, Saint-Clair-sur-Epteko itunaren bitartez, hau Normandiako duke eta bere basailu bilakatu zuen. Urte batzuk geroago Lotaringiako errege hautatu zuten[2].
Roberto Neustriakoak zuzendutako matxinada batek 923an Soissons inguruan menderatua izan ondoren[1], atxilotu eta Péronneko gazteluan[3] hil zen. 936an Luis IV.a Frantziakoa bere semeak tronua berreskuratu zuen.