Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Karlos Martel[1][2] —latinez: Carolus Martellus— (686ko abuztuaren 23a – 741eko urriaren 22a) frankoen buruzagia izan zen. Jauregiko Nagusia titulupean, erregearen ordez gobernatu zuen. Ezaguna da batez ere Poitiersko guduan omeiatarren aurka irabazi zuelako (732) eta karolingiar leinuaren aitagoi izan zelako. Hainbat historialarik musulmanek Mendebaldeko Europan aurrera egitea galarazi zuela uste dute.