Karlos VI.a Frantziakoa (Paris, 1368ko abenduaren 3a - Paris, 1422ko urriaren 21a), Zoroa (frantsesez: le Fol edo le Fou) eta Maitatua (frantsesez: le Bien-Aimé) ezizenez ezaguna, 1380-1422 bitartean Frantziako erregea izan zen. Ehun Urteko Gerrak markatu zuen bere erreinaldia. Ezizena pairatzen zuen eskizofreniatik zetorkion.