Karma (sanskritoz: कर्म; palieraz: kamma) ekintza, lana edo egite bat da[1][2]. Luzapenez arrazoiak eta efektuak lotzen dituen printzipio ispiritualari esateko erabiltzen da, norbanako baten ekintzak eta norbanako horrengan etorkizunean ekintza horrek izango duen eraginaren influentzia lotzen ditu[3]. Asmo onak edo ekintza onek karma ona eragiten dute, etorkizuneko poztasuna, asmo edo ekintza txarrek karma txarra edo etorkizuenko sufrimendua eragiten duten bitartean.
Karma zuzenki loturik dago berraragiztatzearekin Indiako erlijioetan[4]. Eskola hauetan karmak orainaldian etorkizunari eragiten dio oraingo bizitzan, eta baita etorkizuneko bizitzen kalitatea, norbanakoaren saṃsāra.
Karmaren jatorria Indian badago ere, kontzeptu garrantzitsua da hinduismo, budismo, jainismo, sikhismo[5] eta taoismoan[6].