Karolingiar arkitektura

Lorsch monasterioko sarrera
Jauregiko Kapera, Akisgran

Karolingiar arkitektura Europa iparraldean garatutako arkitektura estilo aurre-erromanikoa izan zen, VIII eta IX. mendeetako Karolingiar Pizkundekoa, Karolingiar leinukoek mendebaldeko Europa agindu zuten garaian. Erromatar arkitektura antzeratzeko asmoarekin sortu zen (Inperioa berdindu nahian), baina gehiengoa arkitektura paleokristau eta bizantziarretik mailegatu zuen.

Arteak garrantzizko papera jokatu zuten hasiera-hasieratik Karlomagnoren kultura egitarauan. Italiara egin zituen bidaldietan ezagutu zituen Konstantinoren eta Justinianoren garaietako arkitektura monumentuak, lehenengoak Erroman, eta Ravenan bigarrnak, eta berehalaxe piztu zitzaion bere handientzaren dina izango ziren eraikinak altxatzeko gogoa. Hala, karolingiar arkitekturaren lehen urratsak Antzinate beranduko arkitektura politikaren eta Elizaren antolakuntza modu berrietara egokitzetik sortuko ziren.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne