Karotida arteria | |
---|---|
Xehetasunak | |
Identifikadoreak | |
MeSH | A07.015.114.186 |
FMA | 322007 |
Terminologia anatomikoa |
Karotida arteria[1] -edo karotida soilik-, buru-arteria[2] edo buruko arteria[2] odola burura eramaten duten bi arterietako bakoitza da. Lepoaren alde banatan daude: ezkerraldeko karotida aortan sortzen da, eta eskuinaldekoa enbor brakiozefalikoan. Laringearen inguruan bi adarretan banatzen dira karotidak: kanpoaldeko adarra (odola aurpegira, lepora, burura eta mihira eramaten duena) eta barnealdeko adarra (odola garunera, begietara, sudurrera eta abarretara eramaten duena).