Karpoko kanalaren sindrome | |
---|---|
![]() | |
Deskribapena | |
Mota | nerve compression syndrome (en) ![]() eritasuna |
Espezialitatea | neurologia Ortopedia |
Sintoma(k) | wrist pain (en) ![]() |
Asoziazio genetikoa | |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | G56.0 eta G56.00 |
GNS-9-MK | 354.0 |
OMIM | 115430 |
DiseasesDB | 2156 |
MedlinePlus | 000433 |
eMedicine | 000433 |
MeSH | D002349 |
Disease Ontology ID | DOID:12169 |
Karpoko kanalaren sindrome[1] neuropatia periferiko bat da, zeina nerbio ertaina eskumuturraren mailan konprimitzen denean sortzen den.
Nerbio ertaina nerbio sentsitibo eta motorea da. Nerbio honek atzamar lodiaren ahurreko aldearen, erakuslearen, eminentzia tenarreren eta atzamar anularraren erradio aleko sentsibilitatea hartzen du. Horrez gain eskuko muskulu intrintsekoak inerbatzen ditu, batik bat eminentzia tenarrekoak. Karpoko tunela lotailu eta hezurren igarobide estu eta zurrun bat da eskuaren oinarrian kokatuta dagoena.Tunelaren barnealdean tendoiak eta nerbio ertaina daude. Alde proximalean hezur pisiformeak, semilunarrak, piramidalak eta eskafoidesak mugatzen dute karpoko tunela, alde distalean aldiz trapezioak, trapezoideak, handiak eta gakoak mugatzen dute. Karpoko tunelaren sabaia erretinakulu tolestatzailea deitzen den lotailuak sortzen du.Tunelean barrena eskuko atzamarren azaleko tolestatzaile komunaren lau tendoi igarotzen dira, eta horrez gain hatz lodiaren muskulu tolestatzaile luzea ere.
Karpoko tunelean dagoen espazioa gutxitzen duen edozein prozesuk nerbio ertaina harrapatuta geratzea eragiten du. Batzuetan, narritatutako tendoien hanturak edo beste hainbat hantura eragiten dute tunelaren espazioaren gutxitzea. Ondorioz, mina sentitu daiteke bai eta esku eta eskumuturraren gogortasuna, hau ondoren beso osoan isladatu daiteke.
Nahiz eta deskribatutako mina beste hainbat patologia edo arazorengatik sor daitekeen, karpoko tunelaren sindromea konpresioagatik sortutako neuropatietatik ohikoena.
Normalean karpoko tunelaren presioa 7-8mmHg-koa izaten da, baina batzuetan, patologia dagoenean, 30mmHg izatera hel daiteke, eta hau gertatzerakoan funtzioa kaltetu egingo da. Patologiaren kasuan eskumuturra luzatu edo tolestean 90mmHg-ra hel daiteke, eta honek vasa vasorumeko iskemia eragiten du. Presio igoerak gurpil zoro bat eragin dezake, izan ere edema basogenikoa agertzen da, eta honek presioa are gehiago igoaraziko du.