Kartismoa (chartism ingelesez) erreforma politiko eta soziala helburu zuen Erresuma Batuko langile mugimendua izan zen.
Britainia Handian antolaturiko langile taldeak borroka politikora bideratu ziren, herritar guztientzako eskubide berdinak lortu ahal izateko. 1838 eta 1848 bitartean iritsi zen, eta beraren helburu nagusia langileen eskubide politikoak lortzea zen.
1838an, Londresko Langile Elkarteak Herriaren Gutuna (People´s Charter) egin zuen; bertan, besteak beste, eskaerak hurrengoak ziren:
Parlamentuari eginiko lehenengo eskaria, Gutunaren funtsezko eskariak jasotzen zituena, 1839an aurkeztu zen, milioi bat sinadura baino gehiagoren babesarekin. Erresuma Batuko Legebiltzarrak hirutan ukatu zituen Kartako eskariak eta gobernuak zapaldu egin zituen grebak eta kartismoaren barruko sektorerik erradikalenen altxatzeko ahaleginak.
« | Horren guztiaren ondorioz, eskatzaileek, konstituzioak ematen dizkien legezko eskubideen arabera, eskatzen dute zuen Parlamentu ohoretsuak konpon ditzala azaldu dituzten zorigaitz eta kalte guztiak eta lege-gisa bozkatu dezala, aldaketarik gabe, ezer kendu edo erantsi gabe, Herriaren Gutuna deituriko testua, gizonezko helduen ordezkaritza dakarrena, ezkutuko botoa, urtebeteko parlamentuak, boto zentsitarioa kentzea, diputatuen ordainketa eta hauteskunde-distritoen berdintasuna.
Thomas S. Duncombe (1842) |
» |
—[1]. Testu osoa irakurtzeko Wikisourcen duzu eskuragarri |
.
Mugimendu kartista bere helburuak lortu gabe ahuldu zen, baina mugimendu horren ondorioz, Britainia Handiko estatuak lan-erlazioak arautzeari ekin behar izan zion: Elkarteen Lege hobea promulgatu eta emakumeen eta umeen lanaldia 10 ordura mugatzeko legedia aplikatu zen.
Bien bitartean, 1848an, langile frantsesek gizonezkoen sufragio unibertsala konkistatu zuten.