Kartusiar baten erretratua | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Petrus Christus |
Sorrera-urtea | 1446 (egutegi gregorianoa) |
Izenburua | Portrait d'un Chartreux |
Mugimendua | Primitibo flandestarra |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta panel (en) ![]() |
Dimentsioak | 29,2 (![]() ![]() |
Genero artistikoa | erretratua |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Iconclass | 11P31521, 31A2422, 61B:31D14, 31A534, BEARD) 31A533(SPLIT BEARD) eta 61B(+52) |
Kokapena | |
Lekua | Metropolitan Museum of Art |
Bilduma | Metropolitan Museum of Art |
Inbentarioa | 49.7.19 |
Jabea | Jules Bache (en) ![]() |
Kartusiar baten erretratua Petrus Christusek 1446an haritzezko ohol gainean egin olio-pintura bat da, izenik gabeko fraide kartusiar bat islatzen duena. Jules Bacheren bildumaren parte da, eta New Yorkeko Metropolitan Museum of Arten dago ikusgai. Petrus Christusek sinatu eta datatu zuen testu batekin ("PETRVS·XPI·ME·FECIT·Ao·1446"), behealdean, simulatutako markoan.
Primitibo flandestarren obra inportanteenetakoa da (perspektiba linealaz baliatzeagatik nabarmena), Jan van Eycken eragintza erakusten duena, eta, halaber, trompe-l'oeil-en erabilera goiztiarrenetakoa da, euli bat paratu baitzuen behealdeko markoaren gainean.