Karum aintzira | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | −116 m |
Mota | aintzira |
Luzera | 18 km |
Zabalera | 5 km |
Azalera | 50 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 14°01′00″N 40°25′00″E / 14.0167°N 40.4167°E |
Estatu burujabe | Etiopia |
Etiopiako eskualdea | Afar Region |
Hidrografia | |
Hustubidea | baliorik ez |
Karum aintzira Etiopiako Afar eskualdeko aintzira da. Afar depresioaren iparraldeko muturreko bi gatzagetako bat da (bestea Afrera aintzira da), itsasoaren mailatik 120 metro beherago dagoena.[1] Erta Ale sumendia laku honen hego-mendebaldean dago.
1867an eskualde horretara bidaia egin zuen Werner Munzingerrek aintzira lau errekek- Didic, Ala, Rira Guddy, eta Ragali edo Awra- betetzen zituela esan zuen.[2]
Karum aintziraren iparraldean Dallol meatze-herrixka ohia dago. Aintzira oso gazia da eta oraindik erabileran dagoen gatz-lautada batez inguratuta dago. Gatz hori karabanan garraiatzen dute herrialdeko gainerako tokietara.