Kaspiar itsasoa | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | −28 m |
Mota | laku endorreiko, aintzira gazi, ur gorputza, aintzira eta itsaso |
Luzera | 1.200 km |
Zabalera | 435 km |
Azalera | 386.400 km² |
Sakonera | 1.025 m 211 m |
Bolumena | 78.700 km³ |
Eponimoa | Kasita |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°00′N 50°30′E / 42°N 50.5°E |
Honen parte da | Mediterranean Sea Area (en) |
Leku geografikoa | Aral-kaspiar sakonunea |
Hidrografia | |
Betebidea | |
Hustubidea | Lurrunketa |
Arroaren azalera | 3.500.000 km² |
Arro hidrografikoa | Caspian Sea Basin (en) |
Kaspiar itsasoa[1] (azerbaijaneraz: Xəzər Dənizi, errusieraz: Каспийское море, Kaspískoie more, kazakheraz: Каспий теңізі, Kaspij teñizi, turkmeneraz: Hazar deňzi, persieraz: دریای مازندران یا دریایخزر , Daryâ-ye Mâzandarân) Asia eta Europa artean, Kaukaso mendien ekialdean eta Erdialdeko Asiako estepa zabalaren mendebaldean dagoen ur masa itxi bat da. Azaleraz munduko ur masa itxirik handiena da, 371.000 km² baititu, Garabogazköleko laguna kenduta eta 78.200 kiometro kubo ur. Bere salinitatea %1,2 da (12 g/l), itsasoen batezbestekoaren herena. Kazakhstanekin inguratzen du bere iparreko erditik ekialdeko erdira, Errusiak iparralde-erditik mendebalde erdira, Azerbaijanek hego-mendebaldean, Iran hegoaldean eta Turkmenistanek hegoaldeko eta ekialdeko kostaldean.
1.200 kilometroko luzera du iparraldetik hegoaldera eta 320 kilometroko zabalera bataz beste. Bere gainazala itsasoaren maila baino 27 metro beherago dago. Ur geza Europako ibairik luzeenak ematen dio, Volgak, iparraldean itsasoratzen dena, sakonera eskaseko uretan. Bere erdialdean eta hegoaldean sakonune handiak ditu eta, horregatik, tenperatura, salinitatea eta ekologia oso aldakorrak dira maila horizontalean. Hegoaldeko punturik sakonena itsasoaren maila baino 1.023 metro beherago dago, itsasoetatik kanpo dagoen bigarren sakonunerik handiena, Baikal lakuak dituen 1.180 metroen atzetik. Antzina inguruan bizi ziren biztanleek idatziz utzi zuten Kaspiar itsasoa ozeanotzat zutela, ziurrenik tamainagatik eta ur gazia izateagatik.
Kaspiar itsasoan hainbat arrain espezie bizi dira, eta famatua da bai bere kabiarragatik zein petrolioaren industriagatik. Industria horrek, eta, maila txikiagoan, bertara ura isurtzen duten ibaiek, kutsadura maila altuak eragin dituzte.