Katalanaren dialektoak

Katalanaren dialektoak gaur onartzen den 1861ean Manuel Milà i Fontanalsek egindako katalanaren banaketa dialektologikoaren arabera sailkatzen dituzte, hizkuntza bitan banatuz:

Dialektoak ezin dira beti zehaztasunez banatu, biren artean beti zubi hizkera txiki edo handiago bat izaten delako (uharteetan izan ezik, jakina). Gainera, hizkuntzaren gune batzuetan badaude alboko hizkuntzekiko zubi hizkerak: esaterako, Benasquekoa aragoierarekin edota capcinèsa okzitanierarekiko. Horrez gain, dialekto bakoitzaren izaera ez da monolitikoa, eta azpidialektoetan bana daiteke.

Dena den, katalanaren aldakortasun dialektal eskasa dela eta, eta hiztunen kontzientzian gertakari nagusia azentugabeko "a"ren ebakera denez, bada dialekto bi baino ez daudela esan duenik.

Dialekto batzuk galdu dira: adibidez, "patuet" zeritzona, Fort-de-l´Eaun (Aljeria) egiten zena eta Menorkakoarekin lotzen zena; eta Sardinia, Sizilia eta Napoleseko burgesia eta goi klaseek zerabiltzatenak: euren arrastoak sardinieran, sizilieran eta Napoleseko hizkeran daude, hizkuntzalari batzuk ukatu arren.

Katalanaren "erdi dialektotzat" jo daiteke, edo gaztelaniarako zubi hizkeratzat murtziera edo "panotxoa", azpiestratu katalan sendoa daukana, Jaume Iak Murtziako Erresuma konkistatu zuen garaitik datorrena.

Muga egiten ez duten dialektoen arteko interferentzia kasu berezia da, mallorcatarren Valentziako berpopulazioari zor zaiona eta "parlar salat" izenekoa sortu zuena.

Bestalde, gune batzuetan gertaera dialektal bereziren bat gertatzen da, baina dialeketo berezitzat jotzeko behar adina garrantzirik gabekoa.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne