Kataluniaren independentziarako 2014ko kontsulta

Kataluniaren autodeterminaziorako erreferenduma
Kataluniako mapa senyeraz koloreztatua.
GalderakNahi al duzu Katalunia Estatu bat izatea?
Erantzuna baiezkoa izan ezkero: Estatu independentea izatea nahi al duzu?
Data2014ko azaroaren 9a
Lekua Katalunia
Bozkatzaileak16 urtez gorako kataluniarrak
Emaitzak     Bai eta Bai: 1.860.000
Bai eta Ez: 232.182,
     Ezezkoak: 104.772     Bai eta Zuri: 22.466
Denera: 2.305.290

Kataluniaren independentziarako 2014ko kontsulta Kataluniako herritarrek Katalunia Estatu independentea izango den erabakitzeko 2014ko azaroaren 9an egin zen kontsulta izan zen.

Kontsultarako deialdia Generalitateko presidente Artur Masek iragarri zuen 2013ko abenduaren 12an, Kataluniako Parlamentuan gehiengo osoa (Parlamentuko 135 diputatuetatik 87) osatzen zuten Convergència i Unió, Esquerra Republicana de Catalunya, Iniciativa per Catalunya Verds - Esquerra Unida i Alternativa eta Candidatura d'Unitat Popular taldeetako parlamentarien sostenguarekin.

Kontsultan bi galdera egingo zitzaizkien herritarrei: «Nahi al duzu Katalunia Estatu bat izatea?» eta, baiezkoan, «Estatu independentea izatea nahi al duzu?». Espainiako Gobernuaren ordezkariek galdeketa legez kanpokoa zela eta ez zela egingo adierazi zuten.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne